Zinema public
[search 0]
More
Download the App!
show episodes
 
Artwork

1
Barruan gaude

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Unsubscribe
Unsubscribe
Monthly
 
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
  continue reading
 
Loading …
show series
 
Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin d…
  continue reading
 
Fokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste. Donostiako bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.…
  continue reading
 
Minbizia topatu zioten bularrean Maider Estensorori. Eta ondoren metastasia. Bizitza aldatu zitzaion eta lehentasunen piramidea irauli. Ez zaigu gaixotasunen inguruan hitz egitea gustatzen. Heriotza ere tabua da. Baina heriotzaz hitz egitea bizitzari aurpegira begiratzea da. Konsziente izatea, eta gauzei dagokien garrantzia ematea da, funtsean. Bar…
  continue reading
 
Ardantza lehendakariaren gobernuan bozeramale izan zen. Baina politika uzten jakin zuen lau urteren buruan. Ekonomista da, eta kazetaria, eta idazlea. Euskal Herriko izen handi asko elkarrizketatu zituen gazte gazterik. Koldo Mitxelena eta Lezo Urreztieta, besteak beste. 2021ean "Los Sota: Esplendor y Venganza" liburuaren bidez gerra aurreko Bilbon…
  continue reading
 
Atal honetan sartuko garen etxeko katuak denetarik entzun du. Entzun ditu Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren eztabaidan. Entzun ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero, Pernando Barrena, Eduardo Madina, Frantxoa Maitia eta Larralde. Etxe hontako mahaian jarri zen Euskal Herriko azken bake prozesuko lehen harria. Eta, hein handi batean Pello Rubio anfitrioi…
  continue reading
 
Oria ibaian, itsasoan eta "putzuan" sentitu izan da aske beti. Gerra betean jaio zen, nahiz eta ez akordatu ezertaz. Etxean ere ezer gutxi kontatu zioten. Frankismoa baina bertatik bertara bizi izan zuen Orion. Eskolan euskara debekatu zioten eta 12 urterekin alde egin zuen gehiago ez itzultzeko. Ordutik ibaiak eta itsasoak emandakotik bizi izan da…
  continue reading
 
Hizkuntzak maite ditu, euskara maite du. Euskal Filologian doktorea da eta EHUko irakaslea. Hitzen pistei segiz, euskararen galderaikurrei erreparatzen die. Akademiatik politikarako saltoa ere eman zuen, Patxi Lopezen gobernuko Kultura Sailburu izan zenean, eta urte zailak bizi izan zituen lehen lerro politikoan. Gasteizen jaioa izaki kalekumea bad…
  continue reading
 
Aktore moduan lanean hasi zenetik hona, mundua asko aldatu da. Oholtza gainera lehenengoz bertsotan egitera igo zen, eta gero txaloek sorginduta antzerkian murgildu zen buru belarri. Zineman, telesailetan eta telebistan jardun izan da, erreferente bihurtzeraino.Suizidioa gertutik ezagutu zuen gazte gazterik, eta buru osasunaren inguruan askotan hit…
  continue reading
 
Aizkolari, harrijasotzaile eta txingalari leinu batean jaio zen Arraiozen. Bere haurtzaroko soinuak basoaren soinuak dira; orbelak zapaltzerakoan ateratzen duena, aizkorak egurraren aurka ateratzen duena. Herria txiki egin zitzaion eta bere istorioa idazteko Madrilera egin zuen alde. Bere iraganarekin hautsi zuen, urrundu egin zen, gehiago hurbiltz…
  continue reading
 
Tolosan bizi da 70. Etxea zabalduko digun pertsona. Bateria-jolea da, solaskide bikaina, irrati esataria eta telebistako aurkezlea. Baina, azken boladan, umoregile gisa nabarmendu da oholtza gainean. Euskaraz Stand up bira bat egin du, "Nekatutak" izenekoa eta Euskal Herriko txoko askotan ibili da umore zorrotza banatzen. Enekoach, bere alter egoak…
  continue reading
 
Erraria izan da June Fernández. Etxea soinean daramaten horietakoa. Nola Getxon, Mungian edo Managuan. El Paisen hasi zen lanean eta gerora Pikara Magazine sortu zuen. Hedabide askotan kolaboratu izan du, hala nola Argian, edo El Salton. Bere ofizioa militantzia feministak zipriztindu du beti. Orain Larrabetzun bizi da eta etxeko ateak zabaldu diki…
  continue reading
 
Bertsolari Txapelketa Nagusia zalegotik bizi du 14 urte zituenetik lehenengoz Igor Elortzak. Baina ez dio utzi bertsotan aritzeari. Orain nitasunetik jarri dizkio bertsoak ziurtasun urri eskaintzen dituen aro honi. Eta baita iraganari ere. Hazten ikusi zuen Durangoko langile auzo berean bizi da. Eta ezkaratzean itxaron gaitu etxeko ateak zabaltzeko…
  continue reading
 
Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitateko zerbitzu burua da. Pandemiari hortzetara begiratu dion medikuetako bat. Dibulgatzaile lanak egin izan ditu, besteak beste, Euskadi Irratian eta jakintza, kultura den heinean, partekatu egin behar dela aldarrikatzen du. Bertsolaria ere bada bokazioz eta puntuz puntu aletu dugu elkarrizketa, bere …
  continue reading
 
Etxera sartu orduko ehizeko txakurrak egin digu ongietorria. Eta anfitrioia eibartarra dela salatu digu. Enpresa munduan nabarmendu da Nuria Lopez de Guereñu. 2005ean Ibarretxek Garraio eta Herri Lan Sailburu izateko deitu zuen eta gerora Confebask-eko Idazkari Nagusia izan zen, besteak beste. Txikitan hegazkin pilotoa izan nahi zuen, eta azkenean …
  continue reading
 
Bizitza bidegurutzeak dira. Bide zidorrak eta bide luzeak batzutan. Erabakiak funtsean. Jon Mayak futbolaren eta dantzaren artean dantza aukeratu zuen. Egunkariaren itxieraren ostean Kazetaria da ikasketaz, Berriaren erredakzioa utzi eta Kukai dantza taldea sortu zuen mende hasieran. Euskal dantza tradizionala abiapuntua izan da berarentzat, dantza…
  continue reading
 
Saiatzea, ekitea eta egitea. Eta askotan asmatzea. Denetarik egin du atal honetako anfitrioiak. Beasaingo industriak eraman zuen mundura, eta munduak ekarri espektakuluaren industriara. 1977an Kilomentroak ekimena sortu zuen bere sorterriko lizeoa bultzatzeko. 80ko hamarkadan ETBren sorreran parte hartu zuen eta ordutik ekoizle lanak egin ditu. Dis…
  continue reading
 
Misteriotsua da haurtzaroan dugun irudimena nola doan itzaltzen, nola husten zaigun buru pribilegiatua, bizitzaz betetzen zaigun heinean. Barruan Gauderen atal honetako anfitrioiak irudimena mantentzen asmatu du, eta baita ogibide bihurtu ere. Berriako biñeta egiten du egunero. Satira, iritzia eta poesia. Denetarik. Patxi Huarte Zaldieroak, Iruñeko…
  continue reading
 
Iruñeko Urmenetatar leinukoa, anai-arrebetan bosgarrena eta marrazkilari umoretsua da Asisko Urmeneta. Aitaren semea baino, amatxiren biloba da gehiago eta pozik oroitzen du baztan bailaran igaro haurtzaroa. Historia, irabazleek idazten dutela esaten da, aitzitik, Urmenetak historia marrazten du, baztertuen eta zokoratuena. Hoztan du etxea eta bert…
  continue reading
 
Etxe batek asko esan lezake bertan bizi den presonaren inguruan. Eta baita liburutegi batek ere. Asko daki Barruan gauderen 61. ataleko anfitrioiak hontaz. Maria Elorza zinemagilea da eta elkarrizketa egin dugun momentuan estrenatu du bere opera prima: "A los libros y a las mujeres canto". Egongela argitsu batean du lanerako mahaia eta bertan jarri…
  continue reading
 
Jon Benito Historian lizentziaduna da. Baina idazle gisa nabarmendu zen gazte gaztetatik. Dagoeneko bi poemario eta narrazio liburu bat kaleratu ditu. Azkena, elkarrizketa hau egin diogun urtean bertan: Farmazia Beltzaren eskutik, Lagun minak. Sentsibilitate oso handikoa da bere poesia, intimoa politiko eta politikoa intimo agertzen duena. Giza gal…
  continue reading
 
Euskal kronista, kazetari eta bidaiari nabarmenetako bat da Ander Izagirre. Munduko bazter urrunetan egon da istorio bila: Australian, Patagonian, Ukrainan eta gure herrian bertan. Distantzia ezinbestekoa da istorio bat ondo kontatzeko, baina, bere hitzetan distantzia hori ez da kilometrotan neurtzen, harriduraz edo jakinminaz baino.Kapuscinski sar…
  continue reading
 
Hunky Dory Laboratory lurrin denda sortu zuen 2015ean Eva Chartonekin batera, eta ordutik usain eta esentzien artean egin izan du lan. Lurrinak oroitzapenak dira. Bapatean iraganeko une batera eramaten gaituztenak, denboraren makinak nola. Lurrinak maite ditugun pertsonak dira. Lekuak. Amodio eta desamodioak. Lurrina sedukziorako tresna izan liteke…
  continue reading
 
Osakidetzako lan deialdietan iruzurra salatu zuen bi lankiderekin batera. Eta ordutik egunerokoa zailagoa egin zaio Roberto Sánchez anestesistari. Orain, bere aurkako jazarpena salatuta Osakidetza utzi berri duenean, Gasteizen kokatuta dagoen bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Palindromoak ditu itsatsita paretetan, ateetan eta leiho ertzetan eta hi…
  continue reading
 
Esango banizu Giorgio Bassmatti elkarrizketatu dugula, hamarkadak abestiak egiten eta kontzertuak eskaintzen ibili den musikari donostiarra, ez litzateke gezurra izango. Esango banizu Pozik ezizena duen pop ikonoa dela, edo Mursegoren "Eusnob" abestian agertzen dela, orduan ere ez nintzateke oker ibiliko. Juan Luis Etxeberriak bere Donostiako etxek…
  continue reading
 
EiTBren korrespontsala da Berlinen eta Kiev hirian zegoen Errusiak Ukraina eraso zuenean. Haurdunaldia zela medio herrialdetik alde egitea erabaki zuen, kontraesan artean. Cairon, Palestinan, Italian eta beste hainbat lekutan izan da informatzen. Eta etorkizunean ere albistea dagoen lekuan izango da. 'Awlad' dokumentala egin zuen 2019an Cosimo Cari…
  continue reading
 
Loading …

Quick Reference Guide