Argia public
[search 0]
More
Download the App!
show episodes
 
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
  continue reading
 
Loading …
show series
 
Izarren faltan, Torner bueltatu zaigu aste honetan, erabat aldatuta eta ia ez dugu ezagutu ere egin. Hilabete hauetako meditazioaren ondoren hiru inflexio puntutan laburtu du azkenaldiko egoera politikoa: Pradales, Kataluniakoa eta Sarasua. Guk bat gehitu diogu gai ordenari: Eurovision eta Israelen parte hartzea. Saio amaieran jarri dugun kanta: J …
  continue reading
 
Joan den larunbatean, maiatzaren 11n, ospatu dute Eurovision abesti lehiaketaren 68. edizioa. Isarelek 42. aldiz parte hartzeko aukera izan du aurten, eta Euskal Herriak, ohiko legez, ez du parte hartzerik izan. Baina inoiz parte hartu ez arren, era batera edo bestera presentzia izan du abesti leihaketan eta gaur hori errepasatu dugu.…
  continue reading
 
Sexilioaz hitz egitea erabaki dugu aste honetako saioan. LGTBI kolektiboko pertsonek euren herrietatik hiri handiagoetara, askatasun eta tolerantzia bila egiten duten mugimenduari deitzen zaio sexilioa, Pikara Magazine hedabidearen arabera. Baina beste gaiekin bezala, ertz asko topatu dizkiogu honi ere; pertsona adina bizipen eta sexilio daudelako,…
  continue reading
 
Amillubik "Lurra taupaka" festa egingo du maiatzaren 11n. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden Zestoako baserri eta lur horietan izan da Mattin Jauregi, bertan martxan jartzen ari diren proiektu kolektiboa ezagutzen. Ane Aranburu eta Miryan Imazek azaldu dute proiektua zertan den eta herritarrek nola egin dezaketen beraien diru ekarpena www.ami…
  continue reading
 
Star Wars filmen eguna izan berri da maiatzaren 4an; laster 50 urte beteko ditu sagak; eta hori gutxi balitz, podcast honetako bi ahotsak Star Warsen jarraitzaileak dira. Beraz, ez genuen aitzakia handirik behar filmak fenomeno historiko kontsideratu eta barneko frikiak kanpora ateratzeko. Indarra zuekin bego, entzuleok!…
  continue reading
 
Gaurko sendabelarra txikori-belarra(Taraxacum officinale) da. Zer esan eta zer azaldu handia ematen digun sendabelar xumea ekarri dugu gaurkoan eta hurrena II eta III atalak egiteko asmoa daukagu. Sustrai, hosto eta lore dena du baliagarria eta printzipio aktiboz betea da. Hosto lehorrekin egindako infusioa garbikari bikaina da udaberrian hartzeko.…
  continue reading
 
Ez badakizue... habemus lehendakari berria. Aldaketa lehendakaritzan, ezer alda ez dadin. Sorioneku gu! Eskerrak Sarasuak gatza eta piperra jartzen dizkion gauzari, euskal txiolarien bizitza hain aspergarria izan ez dadin. Ammm eta ez ahaztu: bollera bazara, idi parea gustatu behar zaizula ondorioztatu dugu. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. …
  continue reading
 
Erabaki hitza entzute hutsak beldurtzen dituenak daude; erabakiak denbora errekorrean hartzeko gaitasuna dutenak; guk hartzen ditugun erabakiak existitzen dira, eta baita hartzen gaituzten erabakiak ere; inertzia goitizena dutenak, zein atzera bueltarik gabekoak. Bertsolaritza albora utzi eta rapera jauzi egitea hautatu zuen Odei Barrosok, eta hari…
  continue reading
 
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi gaituen mundua eta geopolitika ulertzeko. Gerra Hotzak bonba atomikoa iz…
  continue reading
 
Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Elirekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude monolaborantzaren ondorioz". Urte osoan tomatea jan beharraren logikari buruz aritu dira, eta…
  continue reading
 
Gaurko sendabelarra horma-belarra, pareta-belarra, txarrangilla edo odol-belarra (Parietaria judaica) izenez ezagutzen da eta une hauetan erruz daukagu gure herri zein hirietako horma eta hormigoi arteko zirriztuetan. Gibela garbitzeko erabili izan da baina diuretiko bezala ere bai; gaur egungo gizartearen gaitzei erreparatuta oso beharrezkoa dugul…
  continue reading
 
Aktualitateri estuki loturi saioa da gurea, eta nola ez, hauteskundeei eskaini diegu saioaren zatirik handiena, Beranduegiren inkesta analisi politiko propioekin. Antzerkiak ere izan du lekurik, Kevin Otxandianorena egiten eta Axi Bretos kazetariarena: nola erantzungo zenioke ETA talde terrorista bat al da galderari? Baina politika soilik ez, Athle…
  continue reading
 
Elikadura burujabetzaren arloan, baratze-ohiana geroz eta gehiago entzuten den kontzeptua da. Nola landu behar dira lurrak? Zergatik da desberdina? Gaurkoan, Mattin Jauregi, Beorliga joan da aurreko galderei erantzuna bilatzera. Bertan, Gorka Torrek eta familiak baratze-oihana erakutsiko dizkiote eta lurra lantzeko eredu berri honi buruzko galderak…
  continue reading
 
Zeri deitzen diogu festa? Zerekin lotzen dugu? Zein dira festaren alde onak eta zein txarrak? Jaiaz, ospakizunez eta plazeraz hitz egitera gonbidatu dugu aste honetan Oihan Indart dantzaria eta Altxalili kolektiboko kidea; zerbait izatekotan Altxalili festa delako. BTN-n bagara poz kolektiboen zaleak, nahiz eta festa ereduek zalantza gehiago sortze…
  continue reading
 
Iragan udazkenean gain eskaintza egon omen zen, ez hemen bakarrik, mundu mailako gain eskaintza baizik. Beraz, jaurlaritzak milaka litro erosi zituen. Gaurko gaia ardogintza izango da, ustekabean bezala, azken hamarkadetan bilakaera handia izan duen produktua. Bilakaera hori lantzeko Esti Besa elkarrizketatu du Eli Pagolak, Candido Besa upategiko a…
  continue reading
 
The poison garden hartu dugu hizpide, Ingalaterrako lorategirik arriskutsuena. Bai, bai, landare pozointsuei buruz hitz egingo dugu gaur ere eta akaso ikasturte amaierako txangoa egingo dugu bertara, Northumberland herrira, Ingalaterrako ipar ekialdera, Eskoziarekin ia muga egiten duen eskualdera. Alnwick Garden ere baderitzo bere kokapena Alnwick-…
  continue reading
 
Nahiko saio sexuala atera zaigu aste honetan eta proposamen berri bat dugu: aurten Euskaraldia baino, hobe Desiraldia egiten badugu, hiru eguneko ‘katxondismo gorpuztu' bezala definitu du Kevinek. Proba genezake denok aldi berean egiten eta ea zer gertatzen den. Eta plazer eta desira artean, futbola, moon cup-ak eta aste santuko prozesioak ere land…
  continue reading
 
Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Berak azaldu du badirela liga ezberdinak: mundu mailakoa eta herri mailakoa. Globalizatutako sistema oso hauskorra dela baita prezioetan ere, eta horreg…
  continue reading
 
Xabier Saldiasek abesten du Euskadin ez dugula bakarrik lo egiten; baina bakarrik lo ez egitetik 20 lagunekin ohea partekatzera, badago alde apur bat. Zer ez ote zen gertatuko historiako ohe horietan... Baina urteak pasa dira eta Oroimen Histerikoan kapitalista xamarrak bihurtu gara ohe kontuetan: lo ondoen bakarrik egiten da, Saldias.…
  continue reading
 
Gazteek gaizki hitz egiten dutela euskaraz... Erdarakadez betetzen dituztela esaldiak... Nekagarria dela termino anglosaxoien presentzia... Euskararen zikintzeaz mintzatu gara Haizea Alonso 'Haizeatxo' rap abeslari gasteiztarrarekin, badaukalako abesti bat esplizituki gaiaz mintzo dena. Euskarara ekarrita, honela dio: "Badakit izorratzen zaituela e…
  continue reading
 
Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako artaburu idorrez apainduta, baserri-giroko produktu tipikotzat jotzen den arto-…
  continue reading
 
Ikerketa dakargu gaurkoan, 1400 sendabelar espezie ditugu Estatu espainiarrean. Madrilgo Unibertsitate Autonomoak egin du ikerketa, Jimena Matero-Martín ikerlaria buru izan delarik, eta ondorio interesgarriak eman ditu argitara. Hasteko guk uste baino gehiago direla sendabelarrak eta erabilera tradizionala ez dela kaltegarria sendabelarrentzat, nah…
  continue reading
 
Gizona hil arte ez da berdintasunik egongo. Baieztapen horri tiraka aritu dira Beranduegiko analista politikoak generorik gabeko etorkizun bat irudikatzen; hortik ama birjinaren istoriora egin dute salto eta, logikari jarraika, sexualitatea eta ligeak izan dira hurrengo gaia: Kevinen lige berria nor den asmatzeko jolas bat eta guzti. Eta amaitzeko,…
  continue reading
 
Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste…
  continue reading
 
Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik egin dion elkarrizketan, bizipozez mintzo da egunero egiten duten lanaz, lan antol…
  continue reading
 
Emakume Langileen Eguna dela-eta Eli Pagolak Egonarria saioan Alazne Intxauspe elkarrizketatu du, ekologikoan ari den baratzezaina, eta EHNE sindikatuko eta Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea. Intxauspek bistarazi du ikusezina eta lan gisa aitortu gabea den laborantza lan asko egin izan duela emakumeak, baserria aurrera ateratzeko beharrezkoak izan …
  continue reading
 
Landareek ere sentimenduak dituzte, urteak dira argiari eta soinuari erantzuten ziotela jakin genuenetik baina orain haratago doaz ikerketak. Lurzorua dastatzeko gai direla diote ikerketek eta kanpo mehatxuen aurrean elkarri mezuak bidaltzeko gai direla ere bai, gero eta zantzu gehiago daude izaki sentiberak direla esateko. Ez dira mugitzen eta ez …
  continue reading
 
Jende altua jatorra da, “normalean”. Zakurrak eta txakurrak ez dira gauza bera. Foggian ez dira faxistak. Gaur martxoak 8 da. Korrika badator. Ertzainak errebotatuta dabiltza. Eta Erne, Esan eta Sipe ez dira pailazoak, sindikatuak omen. Beste behin, hausnarketarako ateak zabaltzen ditu Beranduegik. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apu…
  continue reading
 
Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste…
  continue reading
 
Nola elikatu daiteke hiri bat? Zer modu daude inguruko baserritarrek landutako janaria jateko hirietan? eta landu al daiteke barazki eta fruiturik hirietan bertan? Gai hau jorratzeko Audrey Hoc laboraria elkarrizketatu du Eli Pagolak. Besteak beste mintzatu da ikastetxeak des-asfaltatzeko dauden ekimenez, hirietako parkeetako arbolak fruitu arbolez…
  continue reading
 
Izenburua irakurrita argi dago gaur berriro endogamiaz arituko dela Nagore Irazustabarrena. Baina oraingoan ez gara Euskal Herrian geratuko, Cacereseko Las Hurdes herrira bidaiatuko dugu espazioan, eta denboran, berriz, 1921era. Bertan Alfontso XIII.a erregearekin, Gregorio Marañon medikuarekin eta Miguel Primo de Riverarekin topatuko gara. Animatu…
  continue reading
 
Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino azkarrago eboluzionatzeko gai direla hainbat landare. Ikerketa Frantzian egin da eta zer esana ekarri du. Hona…
  continue reading
 
Gorka Urbizu aipatu eta nori kristo burutzatzen zaio Klaudio Landarekin lotura egitea? Ba Foggia aldean dramatismoan murgildua ibili den Izarri. Konturatu gara gainera bere amak super botereak dauzkala pertsona humanoa den heinean. Pertsona humanoak ez, pertsona animaliak dira txerriak bakoitza bere txerrinalidade bereziarekin: badira tontoak eta a…
  continue reading
 
Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte honetako arrakastaren ikur nagusi (gizarteak irabazten duten egunetan soilik ohoretzen bad…
  continue reading
 
Traktoreek kaleak hartu dituzte, eta erakundeak eta herritarrak interpelatu gaituzte. Gai hori lantzeko Etxalde mugimendukoa den Gotzone Sestorain elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan. Honek azaldu ditu laborantzako arazoaren muinean zer dagoen, eta kalera atera dena "koktel" bat dela, oso aldarrikapen ezberdinak dituena. Bere hitzetan, l…
  continue reading
 
Porrotaz aritu gara aste honetan Danele Sarriugarte idazlearekin. Espero duzun hori ez lortzeak sortzen duen sentsazioa da porrota; ikasbidea ere bai beste askorentzat; badira porrota arrakastatzat dutenak; edo arrakastatik porrota goraipatzen dutenak... Ertz asko ditu gaiak eta denak ukitzen ahalegindu gara saioan. Eta zerbait ahazten bazaigu, hor…
  continue reading
 
Laborariek lehen lerrotik bizi dute klima aldaketa, haren eraginak zuzenean jasaten baitituzte. Zer aldaketa sumatu dituzte Nafarroa hegoaldean eta zer dilema planteatu dizkiete ura eskas izan diren azken urteek? Hazialdeko kooperatibako Lorea Lizarreta langilea elkarrizketatu du Eli Pagolak, eta zerealen sektorea ezagutzeko gakoak eman ditu: mundu…
  continue reading
 
Izar itzuli da Euskal Herrira eta Beranduegira eta 'Erasmus Orgasmusen' inguruan eraiki den mitoa deseraiki digu: 'Erasmus Frakasus' deitzen da hemendik aurrera. Eta orain beste uste bat deseraikitzeari ekingo dio feminsimoa, burgesia eta hori dena aztertuta. Saio honetan polemika gustuko dugunez, ikerketarekin laguntzea erabaki dugu.…
  continue reading
 
Loading …

Quick Reference Guide