Egonarria 2x15: Euskolabel tomatea hidroponikoa da
Manage episode 414358252 series 2928641
Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Elirekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude monolaborantzaren ondorioz". Urte osoan tomatea jan beharraren logikari buruz aritu dira, eta baita ere Gaubeako makronegutegiaz eta "euskal" tomate batek egiten duen bidaiaz, hazia Txinan edo Amerikan sortzen dutenetik hemen hazten denera. Bukatzeko, tomate ona erosi behar duenak kontuan izan beharreko gakoak eman ditu.
356 episodes