Artwork

Content provided by Zuzeu Podcast. All podcast content including episodes, graphics, and podcast descriptions are uploaded and provided directly by Zuzeu Podcast or their podcast platform partner. If you believe someone is using your copyrighted work without your permission, you can follow the process outlined here https://player.fm/legal.
Player FM - Podcast App
Go offline with the Player FM app!

#103 - 2022an zenduak (herioaren abaroan)

1:02:01
 
Share
 
Manage episode 350861567 series 2850117
Content provided by Zuzeu Podcast. All podcast content including episodes, graphics, and podcast descriptions are uploaded and provided directly by Zuzeu Podcast or their podcast platform partner. If you believe someone is using your copyrighted work without your permission, you can follow the process outlined here https://player.fm/legal.
urpekoBONBARDA #103

Zuzeu Podcastek aurkezten du:
Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.

2022an zendu diren musikariekin osatu dugu 103. Urpeko Bonbarda. We Heart Music atariaren arabera, 800-etik gora izan dira aurten zendu direnak, eta hauetako batzuk izan dute monografikoa gurean, The Sadies taldeko Dallas Good gitarra jolea eta Streamin´Trees taldeko frontman izandako Mark Lanegan handiek erdibana, eta ondorengo hauek bakoitzak berea: Loretta Lynn, Jerry Lee Lewis eta Dr. Feelgood taldeko gitarra jole izandako Wilko Johnson.

Gaur beste guztiei egingo diegu gorazarre, gutxi batzuk baino aipatuko ez ditugun arren, eta ez derrigorrean ezagunenak. 2022an zendu direnen artean dira Meat Loaf, Ronnie Spector, The Ventures taldeko Don Wilson, King Crimson-eko Ian McDonald, Foo Fighters-eko Taylor Hawkins, Elza Soares, Betty Davis, Pau Riba, Depeche Modeko Andy Fletcher, Fleetwood Mac-eko Brett Tuggle, Ronnie Hawkins, Vangelis, Manolo Sanlucar, Suicidal Tendencieseko Bob Heathcote, The Pogueseko Darryl Hunt, Olivia Newton-John, Pharoah Sanders, Angela Lansbury, Dead Kennedyseko D.H. Peligro, Fleetwood Mac-eko Christine Mc-Vie, Irene Cara, Pablo Milanes, Angelo Badalamenti eta Ichiro Mizuki. Ez ditugu guzti hauek entzungo baina, beste batzuk baino.

Saioa Low taldearen Gabonetako kantu bat entzunez bukatu dugu, Mimi Parker kantari eta bateria jolea zendu baita aurten. Eta Nuria Feliu entzunez abiatu, katalanez kantatzen aitzindari izandako emakumea, Bartzelonako Sants auzoan bere irudiarekin erraldoi bat ere baduena.

Euskal Herrian bi galera nagusi izan ditugu aurten gutxienez, musikagintzari dagokionez, Mocedades taldeko Ana Bejarano getxoztarra eta Leire Iribarne lasarra, Diabolo Kiwi taldeko teklatu jole eta kantaria, basurde batek eragindako trafiko istripuan zendua urtarrilaren 28an, 24 urte baino ez zituela. “Ameslariak” entzun diegu baxenafarrei.

Soinu hegemonikoetara eta anglosaxoi eszenara salto egin baino lehen, beste bi emakume izan ditugu mintzagai. Batetik Gal Costa brasildarra, portugesez “Que pena” kantatzen entzun duguna, Caetano Velosorekin batera. Bestetik Jaimie Branch jazz tronpeta jolea estatubatuarra, Spoon edo TV On the Radio indie taldeekin lan egindakoa, 39 urte baino ez zituela zendua.

Rap musikak tiroz hildako musikari gazteen zerrenda luzatzen jarraitzen du, baina Coolio jauna bihotzekoak jota zendu da. “Gangsta´s Paradise” singlearekin erdietsi zuen mundu mailako arrakasta, Stevie Wonderren “Pastime Paradise” kantuan oinarritutako melodia duena.

Andrew Woolfolk ere aurten zendu da, Earth, Wind & Fire, 70eko hamarkadan arrakasta itzela izan zuen disko taldeko saxofoi jolea. Baita Madchester soinuaren aitzindari izan zen Happy Mondays taldeko Paul Ryder baxu jolea ere, Shaun kantariaren anaia.

Abenduaren 18an, eta minbiziak jota, Terry Hall zendu da, gurean oso maitatua den The Specials taldeko kantaria. Eta ska doinuetatik punk amorrura, bi galera izan ditugu mintzagai: New Yorkeko D Generation taldeko Howie Pyro baxu jolea, eta The Saints australiarren kantari Chris Bailey. Azken hauen 1977ko “I´m Stranded” klasikoa entzun dugu, omenaldi modura.

★ Support this podcast on Patreon ★

  continue reading

132 episodes

Artwork
iconShare
 
All episodes

×
 
Loading …

Welcome to Player FM!

Player FM is scanning the web for high-quality podcasts for you to enjoy right now. It's the best podcast app and works on Android, iPhone, and the web. Signup to sync subscriptions across devices.

Quick Reference Guide